Gestalt Terapia

Zer da Gestalt Terapia?

Gestalt = (kontzientzia + berezkotasuna) x (sostengua + konfrontazioa)

Kontzientzia eta berezkotasun handiagoak pertsonak lortu behar dituen helburuak dira, hemen eta orain konektatuz eta izaerako automatismoez konturatuz. Sostengua terapeutak bezeroari emango diona da, eta konfrontazioa, terapeutak bezeroaren alderdi neurotikoarekin egingo duena da (konfrontazio adib.: “triste zaudela diozu, baina irribarre egiten didazu”, “lasai zaudela diozu, baina etengabe gai berdinari bueltak ematen zabiltza”).

Gestalt terapiak ikuspegi holistikoa du, hau da, gorputza, emozioa eta adimena barne hartzen ditu eta horiek kontutan hartuta lan egiten du. Gainera terapia mota honek abordatze terapeutiko eraginkorra du, berehalako kontzientzia azalarazten duelako, gaur egun hedatzen ari den “Hemen eta Orain” filosofiaren bitartez. Uneoro bizi ditugun emozio asko eta ditugun jokabide asko lantzen dira, horien jatorrian egon daitezkeen arazoak, uneko egoerekin landuz.

Gestalt Terapia Estatu Batuetan sortu zuten Fritz Perls, Laura Posner eta garaiko hainbat intelektualek XX. mendearen erdialdean. Ondoren bi korronte osatu ziren eta Europara iritsi zena, batez ere, Fritz Perlsen ikasle izan zen Claudio Naranjok sortutako korrontea izan zen. Psikologia Humanistaren barruan kokatzen da Gestalt terapia. Psikologia humanistak psikologiaren erdigunean jartzen du gizakia eta berau ulertzeko ikuspegi honen oinarriak, filosofía existenzialistan, fenomenologian, formaren psikologian, psikoanalisian, antzerkian eta Zen bezalako ekialdeko hainbat filosofiatan aurki dezakegu.

 
 

Gestalt terapiaren helburu orokorrak:

  • Arazo psikologikoak bideratu eta arintzen laguntzea.
  • Pertsonaren izaeraren kontzientzia handitzea.
  • Bikotean sortutako krisiak, erlazioa modu osasuntsuago batean bizitzeko aukera bezala erakustea.
  • Blokeatuta dauden emozioak (antsietatea, ezinegona eta bestelakoak sortzen dituztenak) ulertzen, bideratzen eta adierazten laguntzea.
  • Bizitzan nola kokatzen garen ikusi eta kontzientziazio-maila areagotzea.
  • Gatazkak bideratu eta konpontzen laguntzea.
  • Psikologikoki bizitza osasuntsuago bat izaten laguntzea.

 

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Saio Indibiduala

Estresa, antsietatea, depresioa, ezinegona edota bestelako egoera desatseginak bizi badituzu, horiei aurre egiteko laguntza pertsonalizatua eskainiko dizut.

Era berean gatazka edota arazo ezberdinak badituzu eta horietatik modu kontzientean irteteko bidea edo laguntza nahi baduzu, egin kontsulta eta probatu lehen saioa doan.

Norberaren kontzientziazio-maila handitu eta ondorioz gizartean erlazionatzeko modua “aldatu” edo hobetu nahi baduzu ere, saio indibidualak erabat egokiak izango zaizkizu.

 

Bikote Saioa

Bikote harremanean sortutako gatazka zein arazoei modurik kontziente eta osasuntsuenean konponbidea edo irteera ematen lagunduko dizuet. 

Arazoa edo gatazkak modu askotakoak izan daitezke, eta bikote proiektua mantentzen bada, bikote saioen bitartez, normalean, bikote harremanetik oinarri sendoagoekin irtengo zarete; mantentzen ez bada, banaketa prozesua ahalik eta osasuntsuena izaten lagunduko dizuet.

LEHENENGO SAIOA DOAKOA da eta tarte horretan (30-40 minutuz) besteak beste hurrengoak landuko dira:

  1. Nola egingo dugun lan eta zer teknika erabiliko diren.
  2. Bakoitzaren ardurak zeintzuk diren azalduko dira.
  3. Saioekin hastearen arrazoia zein den eta zure hasierako egoeraren berri emango duzu.
  4. Edozein zalantza argituko da.

ZATOZ EDO EGIN KONTSULTA INOLAKO KONPROMISORIK GABE