Zer da Kiromasajea?
Ikuspegi etimologiko batetik Kiromasaje kontzeptua greziako bi hitzetatik dator, “eskuak” eta “leuntasunez estutu”. Beraz, esku bidezko masajea edo eskuekin emandako masajea du esanahi literal gisa, eta bestelako tresnekin emandako masajeetatik bereizteko erabiltzen da.
Kiromasajea gorputzeko tentsioak, kontrakturak eta bestelako zurruntasunak landu eta lasaitzeko erabiliko den masajea da.
Kiromasajearen helburu orokorrak:
- Gorputzeko kontrakturak eta tentsioak askatzea.
- Gorputzaren zaintza eta plazerarekin konektatzea.
- Gorputzeko tentsioek emozioekin duten lotura zuzenaz ohartaraztea.
- Kiromasajearen teknika ezberdinen bitartez gozamenerako tarte bat eskaintzea.
- Intimitaterako tarte atsegin bat izatea.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
Kiromasajea
Kiromasajea zure gorputzeko tentsioak, kontrakturak eta bestelako gihar-zurruntasunak landu eta lasaitzeko erabiliko den masajea da. Giharretan arazo puntuala baduzu komentatu beldurrik gabe.
Giharrak lantzeaz gain, zerbitzu honetan bizkar ataleko faszia ere landuko dizut.
40€ (50 min.)
Masaje Erlaxagarria (M.E.)
Masaje erlaxagarria, estresak, antsietateak eta bestelako sentipenek, zein egoera fisikoek sortzen dituzten gorputzeko tentsioak erlaxatzeko eta askatzeko erabat aproposa izango zaizu.
Masajearen bitartez plazera sentitu eta barrenak lasaitu nahi badituzu aukera paregabea duzu.
40€ (50 min.)
Masaje Erlaxagarria + Gestalt teknikak (M.E.G.*)
M.E.G.: masaje erlaxagarria arnasketa eta meditazio teknika batzuekin bateratzen da eta burua pentsamenduetara baino, sentipenetara bideratzeko masajea da. Gorputzeko atal bakoitzaren sentipenetan fokua jarri eta zure gorputzaz eta sentsazioez kontzientzia hartuko duzu, plazera ere sentituz. Masaje honetan hitzen isiltasunak, ahotsa (arnasa edo zuri suertatzen zaizkizun soinuak) ateratzen uztea bezainbesteko garrantzia du.
Kiromasaje eta Gestalt terapiaren teknikak erabiliko dira.
Masaje erlaxagarriaren eta gestalt teknika batzuk gehituz egingo zaizun masajearen bitartez, osasun fisikoa eta maila ezberdin batean osasun emozionala ere landuko dituzu. Osasun emozionalak askotan osasun fisikoan eragiten du eta masajearen bitartez emozioetara eta sentipen ezberdinetara iristeko aukera izango duzu.
50€ (ordu 1 eta 15 min.)
* M.E.G. zerbitzua kontratatzeko, aldez aurretik isiltasunean eroso sentitzea eta arnasketa- edo erlaxazio-teknikak ezagutzea gomendagarria da, eta horrela ez bada, lehendabizi masaje erlaxagarri bat jasotzea gomendatzen dizut, ondoren M.E.G.-a jaso nahi duzula adieraziz.