Nork osatzen du Sakondu

Aratz Sakondu

Aratz Begiristain naiz eta 1983. urtean jaio nintzen. Urte askotako prozesu pertsonal batek eraman nau Sakondu sortzera. Nire pasioetako batzuk garatuz eta horietan formatuz (psikologia, kirola eta masajea), enpatiaz, gertutasunez eta kalitatez osatutako zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditut.

Zerbitzuak eskaintzeko titulazioak beharrezkoak badira ere, norberak arlo bakoitzean duen esperientzia, eta ondorioz, bestearekiko izan dezakedan ulermena eta enpatia, gutxienez titulazioak bezain garrantzitsuak iruditzen zaizkit. 

Depresioa, aitaren heriotza 20 urte nituela, eta besteak beste, bertatik eratorritako prozesua, galera ekonomikoak, amodio gorabeherak, bakardadea, beldurra eta kolore guztietako emozioak bizi izan ditut. Egoera horietatik eratorritako osasun arazoak ere. Beraz, zure egoera dena delakoa dela, litekeena da nire formakuntza eta bizipenengatik zurekin erraz enpatizatzea. Zure egoera edozein dela ere, zatoz lehen kontsulta bat egitera, eta denborak ematen duen neurrian, sakonki hitz egingo dugu. Egoera zehatz hori nire eskumenetik kanpo badago, lasai, profesional egoki batera bideratuko zaitut.

Formakuntzaren apunte batzuk: Gestalt Terapia (IPETG Bilbao), Bikote terapia (Grazia Cecchini), Claudio Naranjoren Psikoterapia Integralaren SAT programa, Kiromasajea, Entrenamendu Pertsonala eta kirol Coaching-a, Sexu heziketa eta familia planifikaziorako begiralea, …

Nire zertzelada batzuk: kirolaria, alaia, sentibera, enpatikoa, lasaia, kontzientziatua (pertsonalki, sozialki eta ingurugiroarekiko), …

Arteterapia eta Gestalt formazioan behatzaile.

AETGko kide atxikia.