Zer da Entrenatzaile Pertsonala?
Maiz entrenatzaile pertsonalaren zerbitzuan pentsatzen denean, argaltzeko edo indartzeko (estetikagatik) entrenamenduetan pentsatzen da. Kasu honetan fokua ezberdina izango da, zure osasunean zentratuko baita zerbitzua, ez horrenbeste emaitza estetiko bat lortzean. Zerbitzua zure osasun fisikoan zentratuko da, hamaika gorpuzkera, izaera eta elikatzeko-ohitura daudela kontutan hartuta. Kiloak ez dira helburu izango, agian ondorio, baina ez helburu, eta zuri ondo iruditzen bazaizu, azaletik bada ere alderdi emozionala landuko dugu. Ezinbestean zerbitzu pertsonalizatua izango duzu, zure fitxa bat osatuko dugu galdetegi baten bitartez zure egoera, ezagutza eta nahiak zeintzuk diren jakiteko. Horrekin entrenamendu pertsonalizatua planifikatuko dizut.
Osasun egoki bat izan nahi baduzu (fisiko eta mentala), lesioetatik ahuldutako giharrak indartu nahi badituzu, malgutasuna landu nahi baduzu, … zerbitzu egokia izango da honakoa. Osasun egokia izanda, giharrak estetikagatik landu nahi badituzu ere, aukera izango duzu, noski.
Entrenamendu pertsonalaren helburu orokorrak:
- Gorputzaren lanketa egitea osasun fisiko eta mental egoki bat izateko.
- Gorputzaren lanketa espezifikoa egitea kirolean helburu zehatz batzuk lortu ahal izateko.
- Gorputzaren lanketa egitea osasun arazoak hobetu edo ekiditeko.
- Gorputzaren lanketa egitea norberaren onarpen-maila handiagoa izateko.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
Kirol coachinga, entrenatzaile pertsonalaren zerbitzuaren gehigarri gisa eskainiko da. Kirolean helburu zehatz batzuk bete nahi dituzuenok, helbururako bidea ahalik eta egokien egiten lagunduko dizuet.
Gainera, zure garapena handitu nahi baduzu, edo zure garapen horretan eraginkortasuna (lesiorik egon ez dadin, adibidez) bilatzen baduzu, jarri nirekin harremanetan.
LEHENENGO SAIOA DOAKOA da eta tarte horretan (30-40 minutuz) besteak beste hurrengoak landuko dira:
- Nola egingo dugun lan eta zer metodo erabiliko den.
- Bakoitzaren ardurak zeintzuk diren azalduko dira.
- Entrenamendua hastearen arrazoia zein den adieraziko duzu eta zure hasierako egoeraren berri emango duzu.
- Edozein zalantza argituko da.