Donostian kokatuta dagoen eta osasun emozionala, mentala eta fisikoa barne hartzen dituen gunea da. Osasun integrala abiapuntu bezala hartuta, norbanakoa alderdi emozionalean, mentalean eta fisikoan kontzienteago egitea du helburu.
Edozein emozio libreki adierazteko lekua da; aurreiritzirik gabeko zerbitzuak eskainiko ditu; zure egoera edozein dela ere, erabateko arreta pertsonalizatua izango duzu: profesionala, zaindua eta goxoa.
Sakonduk eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi da.
Zerbitzu bakoitza erabat pertsonalizatua eta integrala izango da.
Zergatik sortu Sakondu?
Barnean sortu zaidan nahi batetik abiatu naiz. Psikologia eta hezkuntzaren inguruko ikasketa prozesuak nire bizitzaren parte izan dira eta interes handia piztu didaten arloak izan dira. Bestalde kirola eta ni eskutik joan gara bizitza osoan zehar eta bertako ikasketa prozesua ere handia izan da.
Aipatutakoa oinarri, barne ezagutza luze baten ondoren eta formazio ezberdinak egin eta gero, psikoterapeuta izateko nahia sortu zitzaidan. Era berean masajeak ematea eta entrenatzaile pertsonala izateko gogoetak urte askotan zehar izan nituen, horietan formatzea eta titulazioa lortzea erabaki nuen terapeuta lanaren gehigarria izan zedin. Beraz hiru lanbideak batu eta Donostian osasun integraleko zentro bat sortzea erabaki nuen gizarteari eskaintza integrala eskaini ahal izateko.
Terapia munduan daramazkidan urteetan, batez ere emozioen eta pentsamenduen lanketa egiten dela ikusi dut. Gorputza kontutan hartzen duen bioenergetika ere landu izan dugu (eta bestelako ariketa eta dinamika ugari) eta honakoa norbanakoaren kontzientzia handitzeko erabat baliagarria da. Gorputza, emozioak eta pentsamenduak osotasun bat dira, eta atal bakoitzak besteengan eragin zuzena du. Baina entrenatzaile pertsonalak, gorputzaren atalari dagokionean, aukera sendoagoak eta zehatzagoak eman ditzakeela uste dut eta osagarri bikaina dela iruditzen zait. Beti ere osasun integraleko kutsua eskainiz. Psikoterapia formazioetan masajea maiz landu izan dugu, eta horrenbeste gustatzen zaidana eskaini ahal izatea aukera paregabea iruditzen zait terapia eta entrenatzaile pertsonalaren osagarri.
Oro har gizarteak daraman erritmoa altua da, eta Sakondu, erritmo hori jaisteko, norberaren bizimodua hausnartzeko, ahal den heinean hobetzeko eta kontzientzia handitzeko aukera paregabea izan daitekeela uste dut. Eta ez da nire ustea soilik, gero eta pertsona gehiagok hartzen du bere asteko errutinan, bere burua zaintzeko eta plazererako tartea. Bere bizi-kalitateari ematen dion bultzada da.
Aukera nire esku dagoen bitartean, osasun integral bat eskainiko dut.