1. ATARIKOA
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak Sakondu enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatuta izan daitezke, berarekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.
Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua burutzea eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa dira.
Sakonduk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari “Interesdunen eskubideak” atalean azaltzen den moduan.
Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta Pribatutasun Politika honetan adierazitakoa onartu egiten duela.
2. DATU PERTSONALAK BILTZEA
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. Sakonduk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Sakonduk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, Sakonduk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu. Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
3. INTERESDUNEN ESKUBIDEAK
Sakonduk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Sakonduri: Tejeria kalea, 21 – 20012 Donostia (Gipuzkoa), 635754786 edo, bestela, info@sakondu.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
4. SEGURTASUN NEURRIAK
Sakonduk, datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Sakonduren erantzukizunpekoak.
5. TRAFIKO DATUAK
Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzi maila), bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.Aipatutako helburua lortzeko, Sakonduri egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.
6. INDARRALDIA
Sakonduk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Sakonduk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Sakonduk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.