Kaixo!
Kuriositate hutsez edo zerbitzuren batean (edo guztietan) interesatuta zaudelako zerbitzuak atalera iritsi zara. Dena delakoa, ongi etorria zara! Begiratu nahi bezainbeste eta edozein galdera suertatzen bazaizu, jarri zaitez lasai asko nirekin harremanetan.
Zerbitzu nagusiak hiru eremutan banatzen direla azpian argi ikus dezakezu. Banatuak badaude ere, osasun eta kontzientzia integral baten zatiak direla esan behar dizut, eta ondorioz hiru alderdiak lantzea gomendatuko nizuke (dagoeneko landu ez badituzu), eta beti ere, zuk hala nahi baduzu, noski. Eremu bakoitzaren lanketa zure kabuz egin dezakezu, liburuak irakurriz, bideoak ikusiz, kirola eginez, ikastaroak eginez, … Baina agian, hau irakurtzen ari bazara profesional baten laguntza eta aurrez-aurreko tratua nahi duzulako izango da. Horrela bada, leku egokian zaudela esan behar dizut, ez bakarrean, baina bai egokian.
Eskaintzen diren zerbitzuetan osasun integrala bilatzen da, eta horrekin batera zure independentzia ere nahi da, bizitzan zure bidea eremu horietako profesionalik gabe egiteko gaitasuna izan dezazun. Nire helburua ez da, zu epe amaigabean Sakonduren zerbitzuak kontratatzen aritzea. Aukeratzen duzun zerbitzua edozein izanda ere, zure ongizatea izango da helmuga, eta hori lortzen dugula ikusi bezain laster, jakinaraziko dizut, nahi izanez gero, zerbitzua amaitutzat eman dezazun. Hala ere, beti izango duzu aukera zerbitzua nahi duzunean amaitutzat emateko, nola ez ba.